Gaur, Santo Tomás, jai handia da Bilbon, izan ere, gaurko egunak 100.000 pertsona baino gehiago erakartzea espero da. Horregatik erakunde publikoek garraio publikoa erabiltzea eskatu diete herritarrei, bereziki, trenbidea, Bilbora sartzeko. Aurten, San Tomas
azokak 72. edizio beteko du Bilbon eta 248 salmenta postu izango ditu,
Areatza eta Plaza Berriaren artean banatuta.
Garraio arloan,
udalak trena, hau da, Metro, Renfe, Euskotren eta
Feve, Bizkaiko hiriburura sartzeko erabiltzea gomendatu die
herritarrei, larunbatean ezarriko dituzten zirkulazio murrizketek
gutxien eragingo dien garraiobidea izango baita. Ildo horretan, Metro Bilbaok markak
hautsi ohi ditu San Tomas egunean. Iaz beste marka bat ezarri zuen,
jardunaldi horretan 408.000 bidaia egin zituen.
Gainera eremu publikoak mugatuak izango direnez, larunbat
goizeko 9:30etik igandeko 2:00ak arte jaigunea itxita izango da, hori dela eta,
Bilbobuseko 22 linea aldatuko da, baina gaueko zerbitzua (gautxori)
eta eraso sexistak saihesteko pentsatutako tarteko geltokiak mantenduko dira.
Bizikaibuseko lineei
ere eragingo die; jai-eremuan dauden bizikletak alokatzeko postuak
itxiko dira; tranbiaren ibilbidea aldatuko dute; eta egun horretarako
Bizkaiko hiriburuak dituen 774 taxi-lizentziak gaituko dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario