domingo, 8 de diciembre de 2019

Gero eta gertuago


Gero eta gutxiago falta da Bilbon Gabonak izateko. Horiekin batera Garbonart, Bilboko Artisau Azoka etorriko da guregana, Euskal Herriko zein estatu mailako artisauen lana erakusteko.
Gaur euria ari badu ere, gu ekin eta ekin gabiltza Bilboko Areatzako kaian gure "eraikuntza" jasotzen.
Datorren ostiralean zabalduko ditugu ateak eta urte osoko lanak eskainiko dizkizuegu.
Bien bitartean, eta grina sortzeko hona hemen gure "zutabeetako" argazkiak.

 .b.b

No hay comentarios:

Publicar un comentario