viernes, 13 de diciembre de 2019

Gabonarten ateak irekita

Aurten ere, eta zazpigarrena da dagoeneko, Arbasok, Euskal Herriko Artisau Elkarteak, Gabonart, Gabonetako Artisau Azoka, ospatuko du, Bilboko Areatzako kaian. Orain dela zazpi urte, Arbasok desagertutako Gabonetako Artisautza Azokaren testigantza hartu zuen, eta berriro ere esperientzia errepikatuko du. 7. Gabonart abenduaren 13tik urtarrilaren 5era arte egingo dute.
Gabonart sektorearen erakusleiho polita izango da. Guztira 51 artisau izango dira, gehienak bizkaitarrak, hala ere, Euskal Herriko lurraldetik eta baita kanpotik ere. Guztien artean osatuko dute aurtengo Gabonart, Artisautza azoka.
Gaur goizean Bilboko Alkatea, Juan María Aburto eta Ekonomia Sustatzeko Saileko Diputatua, Ainara Basurko, inaugurazio ekitaldian egon dira, besteak beste.
Esperientzia honi esker, bisitaria ohartuko da lanbide zaharrak indarrean daudela, eta ez dela artisau piezen kalterako. Pieza guztiak eskulan eta artisautza prozesuen arauak errespetatuz diseinatzen dira. Euretariko askotan, ordea, berrikuntzara jotzen da eta inspirazio iturria orainean eta geroan topatzen dute. Horregatik bada, gaur egun artisau izatea garaikide izatea da. Gabonetako Azokak hau dirauen bitartean, hainbat ekintza ludiko egingo dira azoka barruan artisauaren eta bisitarien arteko interakzioa dinamizatzeko eta, azken batean, bisitaria artisautzaren munduan sararazteko.

Beste behin ere, Bizkaia izango da ordezkari gehien izango dituen lurraldea, 26 artisau izango dira, hain zuzen ere. Arabak 4 ordezkari izango ditu, Gipuzkoak hiru eta Nafarroak beste bat. Horretaz aparte, Catalunyatik 2 artisau etorriko dira Bilbora, bat Murtziatik eta beste bi Aragoitik, lau Kantabriatik; bi Asturiasetik eta bana bidaliko dute Galiziak, Murtziak, Valentziak, Andaluziak, Madrilek eta Burgosek.
Sektorekakori dagokionez, honakoak izango ditu Gabonartek: bederatzi ehungintzan arlokoak, bi beirakoak, sei larruzkoak eta beste seis zeramikazkoak eta zazpi bitxigintzakoak. Halaber, zura lantzen duten zazpi izango dira aurtengoan, eta kosmetikak bi artisau izango ditu. Horretaz gain, argizarigintzak erakustoki bat izango du, eta gauza bera bestelakoak, landare zuntzak, lore lehorrak, birziklapenak, eta olibondozko tresnak, besteak beste.

No hay comentarios:

Publicar un comentario