martes, 17 de diciembre de 2019

Radio Popular



Gabonart Radio Popularrean. Entzun eta gozatu.
Radio Popular nos ha visitado para realizar un "A pie de calle" 


Radio Popular

lunes, 16 de diciembre de 2019

Gure artisauak 2

Gure gaurko protagonistak.
Nuestros protagonistas de hoy en la serie artesanos.
Zamakolan daukan tailerrean, Toñi Ramosek larrua du helburu, betidanik eta betiko. Ez du bere burua ikusten beste leku batean. Izan ere, maite du egiten duen lana, eta haren osagarrietan argi geratzen da. Larruzko pieza bat ikustean berak badaki zer asmatu eta nola asmatu, burmuinean artea daukalako, beraz, moda-sortzailea ere bada.
Toñi Ramos lleva toda la vida dedicada en cuerpo y alma al cuero. En su taller crea tendencia, ella se encarga de todo el proceso desde el diseño hasta la confección de bolsos, monederos, mochilas y todo lo que se te ocurra. Como bien dice “Si te gusta marcar la diferencia, estás en el sitio adecuado. No sigas modas, créalas”.


 Irudimena hasiera da, gero ziriborroa dator, geroztik orduak eman ondoren sortzen ditu Ane Navarrok bitxiak. Modernoak eta bakarrak, eskuz egindakoak, naturarekiko kutsuarekin, ezin ederrago dira haren “artelanak”, benetako artelanak direlako eta horrela antzeman beharko ditugulako. 
Joven y apasionada por la joyas, así es Ane Navarro, la mujer que está detrás de Suart Jewelry. Con el objetivo de crear belleza esta artesana/artista, radicada en Bilbao, se sumerge en el mundo de la joyería para ampliar las fronteras de lo conocido y explorar un arte desconocido como recurso expresivo.

Bilboko tailerretik Paco Secok haren obrak zabaltzen ditu. Izan ere, maisuki lantzen du buztina eta hari esker izugarrizko piezak lortzen ditu. Alde batetik, etxeko osagarrien bilduma badu, eta bestetik, arte-piezak ere baditu. Baina biak ala biak mimoz egindakoak eta sekulako ederrak.
En el Taller Buia nada sale al azar. Paco Seco tiene en el barro a su mejor aliado para convertir en arte todo aquello que toca. Desde los objetos cotidianos a sus mujeres de cerámica. No te quedarás indiferente visitando su expositor. Contando que, en sus manos, el barro puede convertirse en aquello que desees.

Gazteak eta aitzindariak dira Ixi Wood-ekoak. Lekeitiotik etorritakoak eta haize fresko eta berritzailea ekarri dituzte Bilbora. Hasieran zurezko betaurrekoak egiten zituzten, gero diru-zorroak etorri ziren, eta orain bide berri bat egin dute haien giltzatakoekin. Zer ote izango da hurrengoa? Auskalo.
Innovando, ese es el camino elegido por Ixi Wood para hacerse un hueco en el mercado de la madera y sobre todo en el campo de la artesanía, donde sus trabajos respetan el medio ambiente y procuran una mejora de los recursos naturales. Tras sus primeras gafas de sol de madera, llegaron los monederos y ahora los llaveros. ¿Qué será después?. Conversa con ellos y lo sabrás.
 
Enborra aurrean daukanean, José Ignacio Rúak ez daki zer dagoen barruan. Lana aurreratzen denean hasten da forma hartzen. Babeleko dorrea, hiri erraldoia edo ipotxen etxea izan daiteke. Hala ere, zur eta lur geratuko zara haren sormenarekin.
Sus elementos decorativos no dejarán a nadie indiferente. En Sevilla tiene su campo de actuación principal, pero llega a todos los rincones y a todos los corazones con sus ciudades de madera, únicas y fantásticas.


domingo, 15 de diciembre de 2019

Gure artisauak 1

Hemendik aurrera Gabonarten diren artisauak ezagutuko dituzue.
Si antes de acercaros  Gabonart queréis ir conociendo a nuestros artesanos, no os perdais esta serie del blog.

María eta Txini ahizpak Matxiren arimak dira. Aurten ekarri duten bildumak ahoa bete hortz utziko zaituzte, eta ez hori bakarrik, bazter batean tailer txikia jarri dute, non zure ideia guztiak erreal bihur ditzaten. Izan ere, haiek esan bezala "zabal ditzagun munduarekiko ateak eta ondo etorri irudimena".
Desde su expositor las hermanas María y Txini vuelven a sorprender con sus propuestas llenas de luz. Además no dejan de trabajar, pues se han traído el taller al Arenal bilbaíno, donde les podrás pedir aquello que desees. Como bien dicen ellas, "es el momento de abrir las puertas al mundo y dar rienda suelta a nuestra imaginación". 
Durangaldetik etorri da Eneko Unzalu, hau da, Eneko Bitxia tailerraren sortzailea. Maisua da urrea, zilarra, eta hainbat harri bitxi bat egiten, eta haren erakustokian natura daukan sintonia ikusgai dago. Bitxiak modernoak, dotoreak eta gairaikideak.
Desde el corazón del Duranguesado llega Eneko Unzalu, alma mater de la firma de joyas Eneko bitxiak. No falta un detalle en sus propuestas donde combina piezas en oro y plata, combinadas con gemas preciosas, así como con perlas cultivadas. 
Joyas elegantes y contemporáneas.

Madrildik datorkigu “La casa del barro”. Keramikak ez dauka misteriorik Dunia Gilentzat eta haren erakustokian makina bat etxeko osagarri aurkituko dituzue zuen etxeak apaintzeko, natura kutsuarekin. Izan ere, haize berriak zuen bizitzan sartuko dira.
En “La casa del barro” encontrarás esos elementos que nunca jamás pensaste darían un toque especial a las estancias de tu casa. Con Dunia Gil podrás convertir ese rincón en el más apreciado de tu hogar, tan particular como sencillo y siempre inspirado en la naturaleza.


Ondo etorriak izango zarete SJuan saltokian. Hogeita bost urte daramatza zura lantzen eta beste hainbat jarraituko du tailerrean, lana eta sormena maite dituelako. Gereziondo, haritzondo, pagondo eta beste hainbat zur behi-arasa, armairu, bitxiontxi bihurtzen dira haren eskuetan.
SJUAN es un taller de ebanistería con más de 25 años de vida, dedicado a la creatividad, desarrollo y producción de piezas artesanales de madera. Obras únicas elaboradas con la delicadeza y el entusiasmo que la madera merece.
 Arabatik etorritakoa da Marya Hermoso lehendabizikoz, eta ziur gaude Gabonarteko publikoak egindako lana eskertuko diola. Aitzindaria da Marya Hermoso haren lanetan, izan ere, beste ikuspuntu bat eman die artileari, kalamuari, zetari, besteak beste. Ezinbestekoa da bisita.
Cautivada por las fibras naturales, Marya Hermoso ha sabido combinarlas con sabiduría hasta darles un nuevo registro. No se ha quedado en el mero diseño de complementos, ha buscado nuevas formas de expresión y de continua experimentación a través de cuadros y dibujos. Imprescindible una visita.






Hedabideetan/En los medios de comunicación

Gabonarten oihartzunak gero eta zabalago, baita hedabideetan ere.
Los ecos de Gabonart en los medios de comunicación.

DEIA

DEIA GABONAK

EITB

EL CORREO

EL CORREO GABONAK

NAIZ

NOTICIAS DE NAVARRA

NOTICIASPRESS

sábado, 14 de diciembre de 2019

Jaialdi, gurekin beti

Orratzak eta hariak garrantzi handia izan dute María Jesús Kortabitarten bizitzan. Hogei urte igaro du haren jantzien bidez kulturari puntadak ematen haren tailerrean, hau da, Zornotzako Jaialdin. Amets bati eskainitako bizitza, betiko janzkera berreskuratzea ahalbidetu duena, pret-a-porterraren parean jarriz.
Aurtengo Gabonarten haren piezak erakusgai izango dira Bilboko Artisau Azokako atarian, hori azkenengo aukera izango da neskatilaren kaikuak ikusteko edo mutilen txalekoak miresteko, izan ere, abenduaren 31n Jaialdik leiho-sareta itxiko du betiko.
 


Jaialdi


La vida no es nada para María Jesús Kortabitarte sin hilo y sin dedal. Veinte años dedicados a coser trajes tradicionales, a recuperar formas  y echuras, a dar "aire" a faldas y "estilo" a chalecos.
Desde su taller Jaialdi en Zornotza ha dado un aire de "pret a porter" a los trajes tradicionales vascos, hechos a medida y con telas de lujo. Durante este tiempo, su trabajo ha permitido recuperar la esencia de lo nuestro.
Esta Feria de Gabonart algunas de sus piezas formarán parte de una exposición, que recordará las dos décadas de trabajo vividas por María Jesús, a excasos días de que cierre su taller el 31 de diciembre.

viernes, 13 de diciembre de 2019

Gabonarten ateak irekita

Aurten ere, eta zazpigarrena da dagoeneko, Arbasok, Euskal Herriko Artisau Elkarteak, Gabonart, Gabonetako Artisau Azoka, ospatuko du, Bilboko Areatzako kaian. Orain dela zazpi urte, Arbasok desagertutako Gabonetako Artisautza Azokaren testigantza hartu zuen, eta berriro ere esperientzia errepikatuko du. 7. Gabonart abenduaren 13tik urtarrilaren 5era arte egingo dute.
Gabonart sektorearen erakusleiho polita izango da. Guztira 51 artisau izango dira, gehienak bizkaitarrak, hala ere, Euskal Herriko lurraldetik eta baita kanpotik ere. Guztien artean osatuko dute aurtengo Gabonart, Artisautza azoka.
Gaur goizean Bilboko Alkatea, Juan María Aburto eta Ekonomia Sustatzeko Saileko Diputatua, Ainara Basurko, inaugurazio ekitaldian egon dira, besteak beste.
Esperientzia honi esker, bisitaria ohartuko da lanbide zaharrak indarrean daudela, eta ez dela artisau piezen kalterako. Pieza guztiak eskulan eta artisautza prozesuen arauak errespetatuz diseinatzen dira. Euretariko askotan, ordea, berrikuntzara jotzen da eta inspirazio iturria orainean eta geroan topatzen dute. Horregatik bada, gaur egun artisau izatea garaikide izatea da. Gabonetako Azokak hau dirauen bitartean, hainbat ekintza ludiko egingo dira azoka barruan artisauaren eta bisitarien arteko interakzioa dinamizatzeko eta, azken batean, bisitaria artisautzaren munduan sararazteko.

Beste behin ere, Bizkaia izango da ordezkari gehien izango dituen lurraldea, 26 artisau izango dira, hain zuzen ere. Arabak 4 ordezkari izango ditu, Gipuzkoak hiru eta Nafarroak beste bat. Horretaz aparte, Catalunyatik 2 artisau etorriko dira Bilbora, bat Murtziatik eta beste bi Aragoitik, lau Kantabriatik; bi Asturiasetik eta bana bidaliko dute Galiziak, Murtziak, Valentziak, Andaluziak, Madrilek eta Burgosek.
Sektorekakori dagokionez, honakoak izango ditu Gabonartek: bederatzi ehungintzan arlokoak, bi beirakoak, sei larruzkoak eta beste seis zeramikazkoak eta zazpi bitxigintzakoak. Halaber, zura lantzen duten zazpi izango dira aurtengoan, eta kosmetikak bi artisau izango ditu. Horretaz gain, argizarigintzak erakustoki bat izango du, eta gauza bera bestelakoak, landare zuntzak, lore lehorrak, birziklapenak, eta olibondozko tresnak, besteak beste.